Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Amazonia: una selva repleta de gente»

marzo 5, 2026

  • Oharra: Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Zer ekarpen egiten dio pentsamendu amazonikoak, bere aniztasunean, beste izaki batzuekiko harreman sozioekologikoei? Pentsamendu horrek hartzen duen formetako batek, «perspektibismo» izenez ezagutzen denak, esan nahi du gizakiak ez diren izakiak, beren ikuspegitik, «gizaki» ere badirela, hau da, gizakiok geurea esperimentatzen dugun antzera esperimentatzen dutela beren mundua. Gizateria zabalduaren ideia horrek aukera berriak irekitzen ditu gure harremanak irudikatzeko, aktibatzeko eta eraldatzeko landare, animalia, ibai, baso eta gure mundu eta ekosistemak osatzen dituzten beste elementu eta izaki batzuekin.

Hiru amazonisten esperientzia etnografikoaren bidez, mundua ikuspegi perspektibista batetik pentsatzeak dakartzan ondorio batzuk azalduko ditugu elkarrizketa honetan. Zer eragin sozial, ekologiko, politiko, legal edo are ekonomiko izan ditzake beste izaki batzuek beren mundua giza ikuspegi edo subjektibotasun batetik bizi dutela pentsatzeak? Zer entzierro eta irekidura ditu perspektibismoak oihanaren metafisika gisa? Perspektibismoak Amazoniatik haratago lan egin al dezake?

Parte hartuko dute:

  • Aníbal G. Arregui: Bartzelonako Unibertsitateko Antropologia Saileko ikerlaria eta irakaslea.
  • Mireia Campanera: Gizarte Antropologian doktorea Bartzelonako Unibertsitatean (2016) eta Doktoregoko Sari Berezia, Peruko Bajo Marañóngo Kukama-Kukamiria biztanle indigenekin 2008 eta 2015 artean egindako etnografiaren emaitza den tesiarekin. 
  • Karen Shiratori: Antropologo amerikanista herri indigenetan, biodibertsitatean, ingurumen-gatazketan eta lurralde-eskubidtan spezializatuta. Brasilgo, Peruko eta Ekuadorko Amazonian lan egiten du. 
  • Moderatzailea: Olatz González Abrisketa, antropologoa eta Ankulegi antropologia elkarteko presidentea.

Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketarekin lotutako jarduera

Local

San Telmo Museoa – (Eliza)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España