«Heterosexualitatearen porrotaren aurrean, trabesti trans pedagogia eta poetika proposatzen ditugu.
Nola animatu berria dena pentsatzera, indarkeriaren erdian, hutsegiteen erdian, eta nork bere burua bakarrik irakurtzen duen kultura bitar baten erdian? Nola egin bere ahotsarekin, porrot egin duen mundu horretako solaskide eta bitartekaritzarik gabe? Nola pentsatu inklusioa eta zer terminotan? Zein munduren parte izateko? Zerbait berria amestu dezakegu? Susy Shock trans sudaka artistak elkarrizketa hau proposatzen du, non arteak (poesiak, kontakizunak eta abestiak kutxarekin) galderen erantzun posibleetara gidatzen duen.»