Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Amimona»

febrero 20

Amimona bi antzezleren dantza-performance pieza bat da, mugimendua, irudia eta emozioa uztartzen dituena 45 minutuko bidaia batean. Giza istorioz betetako pieza honetan iraganeko oihartzunak, orainaldiko bizipenen ispilu bihurtzen dira, kontatu gabeko istorioak omenduz. Baserriko bizitzak dakartzan zamei, zintzotasunez aurre egiten diogu. Tentsioa, bortizkeria, isiltasuna, lana, esfortzua… oraindik gugan azaleratzen dira eta hau aukera bat da eraldaketari buruzko elkarrizketa irekitzeko.

Geruza fisiko eta emozional gordinak igaro ondoren, maitasunean erotzeko gonbidapen bat luzatzen dugu, garena eta izan garena besarkatuz.

Local

Arkupe Kultur Etxea
Santa Kurtz, 20
Aretxabaleta, Gipuzkoa 013 España