Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Amua 2024: «Amua EITB bideoklip lehiaketa eta bota betta! emanaldia eta sari banaketa»

noviembre 16, 2024

2024ko Amua Jaialdiaren barne.

AMUA EITB BIDEOKLIP LEHIAKETA + BOTA BETTA! tokiko taldeei eta Bidasoa eskualdeko, Iparraldeko eta Nafarroako 5 Hiribilduetako gazteei zuzendutako bi proiektu berri dira. BIDEOKLIP LEHIAKETA, musikari eskainia, eta BOTA BETTA!, zinemari eta musikari.

Horregatik, espazio bat sortu dugu AMUAren programazioaren barruan, abiatu berri ditugun bi lehiaketetan aurten aurkeztu diren lanak ikusgai jartzeko.

AMUAk apustu sendoa egiten du gazteen alde, sorkuntzarako eta musika- eta zinema-proposamen kultural berrietarako motor gisa. Hori dela eta, animatzen zaituztegu aurten lehen aldiz abian jartzen den ekimen hau gozatzera eta babestera.

AMUAren IV. edizioko sari-banaketan, aurtengo hiru epaimahaiek film labur musikal onenaren, AMUA EITB BIDEOKLIP LEHIAKETA onenaren eta BOTA BETTA!ren lan onenaren sariak banatuko dituzte. Aurten ere publikoaren saria izango dugu musikazko film labur onenari.

Local

Itsas Etxea Auditoriuma
Matxin Arzu kalea, 1
Hondarribia, Gipuzkoa 036 España