Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Analphabet»

junio 12

Ilunabarrean, bikote batek eztabaida latza izan du Gulpiyuriko hondartzan. Horren ondoren, Analphabet izeneko mamu erromantikoa ageri da itsasoaren gainean, eta bere istorioa kontatu eta abestiak kantatu dizkio bikoteari”.

Analphabet mito baten asmakuntza da: espiritu erromantiko hau ingurune naturaletan agertzen zaie bikoteei eta haragiaren zaurian harrapatuta bizi da. Azaltzen denean agerian jartzen du “maitaleen bikotea” izeneko hori amildegi bat dela, eta amodio-egitura horren barruan tratu txarrak izaten ditugula. Bere historia pertsonalak genero barneko indarkerien kaxa irekitzen du, eta agerian jartzen du harreman maritxuetan zorrotz zaindu behar dugula elkar, herentzia patriarkalak goitik behera zeharkatzen baititu harreman horiek. Espiritu oinazetu gisa, Alemaniako erromantizismoaren poesiatik eta paisaietatik edaten du (Goethe, Hölderlin eta Novalis izan ditugu lagun idazketa honetan), baina Andaluziako idiosinkrasiaz eta Euskadiko amodio baten zauri larri batez ere baliatzen da. Analphabet zaldi baten gainean dator zauriturik eta hilzorian, baina esperantza bat dakar: zer egin dezakeen poesiak zauriaren aurrean.

TNT 2024 jaialdian estreinatutako pieza honek erromantizismo alemaniarraren eta Andaluziako idiosinkrasiaren kutsua du, eta jorratzen duen ideia da amodio-eraikuntza gisa eratutako bikotearen barruan jasotzen eta egiten den abusua.

Egilearen hitzetan, «istorio honek aditzera ematen du zer egin dezakeen poesiak tratu txarren zauriaren aurrean». “Analphabet”  laneko espiritua Alberto Cortésengan sortu da, «halabeharrez, desiraz, mamu bat irudikatu nahi izan dudalako, “maitale-bikotearen” tratu txarrak jaso dituzten gorputzak ordenatu edo sendatu ditzan».

“Analphabet” istorioa «generoaren barneko indarkeriek zeharkatzen dute. Bi gizonek herentzia patriarkala daramate aldean, askotan queer edo maritxu izateak ez baitu hori ezabatzen. “Analphabet”  laneko testua eta pieza sortzeko prozesua jasotzen duen lan-egunkaria Siempre vengo de noche (Continta me tienes, 2024) liburuan argitaratuta daude.

Fitxa artistikoa: 

  • Kontzeptua, dramaturgia, testuak, zuzendaritza eta interpretazioa: Alberto Cortés
  • Biolina eta elkarrizketak: Luz Prado
  • Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez
  • Argiztapen-teknikariak: Benito Jiménez / Cristina Bolívar
  • Soinua: Oscar Villegas / Pablo Contreras
  • Koordinazio teknikoa: Cristina Bolívar
  • Piano-grabazioak: César Barco
  • Espazio eszenikoa: Víctor Colmenero
  • Jantziak: Gloria Trenado
  • Kanpoko begirada: Mónica Valenciano
  • Fotografia: Clementina Gades eta Johann Pérez Viera
  • Bideoa: Johann Pérez Viera
  • Ekoizpena: El Mandaíto Producciones SL

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bat Espazioa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España