ANARIK 8 urte luzez disko luze berririk argitaratu gabe egon ondoren, Anarik 2024an kaleratu zuen Giza Zarata. Harrezkero, lan hau Euskal Herriko txoko guztietan aurkezten aritu da. Denbora honetan bitan bisitatu du Gasteiz, eta orain berriz izango dugu gure artean, IAK aretoan eskainiko duen kontzertu honetan, oraingoan bakarka.
IHANA IRIONDO musikari gasteiztarra ere arituko da gurean. Duela urte batzuk Egin Leku deialdian parte hartu eta gero, ederra izango da musikari gasteiztar honek izan duen eboluzioa ikustea. Bere burua hobeto ulertzeko tresna gisa erabiltzen du musika. Nahiz eta betidanik musikarekiko konexioa izan, gitarra bat erosi zuenean hasi zen kantak idazten, eta azken urteetan hauek kontzertu akustikoetan partekatzen ere hasi da.