
“Andereño – La Maestra” obrako pertsonaiak animalien fabulen estetikan oinarriturik sortu zituen Anita Maravillasek, bai eta obra honekin espazio eszeniko onenaren FETEN 2024 saria lortu ere. Betiko ipuinen egituraren eta narratibaren bidez, adin guztietako publikoak bidaia egin ahal izango du emozioz, umorez eta maitasunez beteriko historia honekin, zeinak azpimarratzen baitu hezkuntzak eta askatasunak izugarrikeriari aurre egiteko duten indarra.
Sinopsia:
Ausarta, trebea eta atsegina da andereñoa. Haurren gaitasunetan sinesten du, guztien gaitasunetan. Andereñoak eta haren ikastalde txikiak eskola eder bat eraiki dute elkarrekin: animalia guztientzako tokia duen eskola bat eraiki dute basoan.
Gure andereñoak gehien maite duen hitza askatasuna da; hortaz, ikasleak aske haz daitezen saiatzen da. Zoritxarrez, helduek gerra bat hasiko dute, eta, gerrak behartuta, gure protagonistek bertan behera utzi beharko dute beren ametsetako eskola, maitasunean eta elkarrekiko zaintzan oinarriturik eraikitako eskola. Aske eta zoriontsu izateko ahalegin ero eta eder bat da Andereño. Historia honetan barrena, guregana iristen dira andereño ausart haien hitzak, eta belarrira xuxurlatzen digute saiatzea dela aske izateko lehenengo baldintza.
Fitxa artistikoa: