Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Andoaingo Martxoak 8ko egitaraua 2026

marzo 1 - marzo 14

Martxoaren 1etik 14ra bitarteko programazioak herritarren eta Udalaren ekimenak uztartuko ditu.

Nerea Uralde izan da aurtengo kartel lehiaketako irabazlea.

Martxoaren 8a egutegian nabarmendua dugun eguna da, eta Andoaingo Udalak urtero berariazko programazioa antolatzen du Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan. Gaurko agerraldian aurtengo egitarauaren berri eman da, eta, era berean, kartel lehiaketako irabazlearen izena jakinarazi eta saria entregatu da.

Aurtengo kartel lehiaketa Nerea Uraldek irabazi du, eta gaur jaso du dagokion saria. Programazioaren zehaztapenetan sartu aurretik, Andoaingo Udalak azpimarratu nahi izan du Martxoaren 8a orain arte lortutakoa ospatzeko eguna izateaz gain, honaino ekarri gaituen borroka feminista eta borroka hori hauspotu duten feministei aitortza egiteko eguna ere badela. Era berean, egun honek erronkak zehazteko eta horiek gure egiteko baliatzeko balio behar duela nabarmendu da.

Genero-desberdintasun estrukturalaren gorakada bizi dugun garai honetan, bizi baldintza duin eta justuen alde lanean jarraitu behar dela adierazi du Udalak. Horretarako, ezinbestekoa da begirada feminista erdigunean jartzen jarraitzea, kalean zein instituzioetan.

Martxoaren 8ko programazioak herritarren ekimenez bultzatutako jarduerak eta Udalak proposatutakoak uztartzen ditu. Egitaraua martxoaren 1etik 14ra bitarte luzatuko da. Programazioa etxeetara buzoneatuko den arren, zenbait ekimen bereziki azpimarratu nahi izan dira.

Alde batetik, kultura anitzetako afariaren garrantzia nabarmendu da; izan ere, beste espazio batzuk sortzeko bidea eman du, tartean Emakumeen* Etxea diseinatzeko prozesua. Hirugarrenez, Andoaingo kultura anitzetako emakumeak janari goxoaren bueltan elkartuko dira, saretzen eta sinergiak sortzen jarraitzeko.

Bestetik, martxoaren 8an, igandean, Martxoaren 8ko lan taldeak antolatutako “Emakumeen irradaka” ekimena izango da, eta ondoren Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa egingo da.

Local

Odon de Apraiz Ikastola
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España