Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Andoaingo Rock Jaialdia 2026

junio 13

Andoaingo 2026ko Rock jaialdia ekainaren 13an ospatuko da. 

Datorren ekainaren 13an, larunbata, Andoaingo Rock Jaialdiak egun osoz doako kontzertuak eskainiko ditu berriro ere. Nafarroa plazan punk-rock, shoegaze, jazz-rock, garage-pop, funk-rock eta brioche-pop doinuak izango dira entzungai.

Erresuma Batutik etorriko da Maruja, Europako zirkuituan aipamen gehien jasotzen ari den taldeetako bat. Haien proposamenak jazz leherkorra, punka, noise-rocka eta spoken word-a uztartzen ditu, kontzertu bakoitza esperientzia fisiko eta emozional bihurtzen duen intentsitate hipnotikoarekin. Lézard taldeak post-punk zorrotzaren eztanda ekarriko du, Talking Heads edo The B-52’s gogorarazten dituzten doinuekin, gordintasuna eta melodia inguratzaileak uztartuz. Zuzeneko indartsuak eta gaur egungo soinua dira taldearen ezaugarri nagusiak.

Las Petunias taldeak kartelaren alderik lotsagabe eta dibertigarriena ordezkatzen du. Letra irreberenteak, punk jarrera eta berehalako melodiak uztartuz, Madrilgo taldea estatuko eszenako proposamen berezi eta freskoenetako bat bihurtu da. Bartzelonatik zuzenean etorriko da Paco te quiero, ironia, shoegaze-a eta belaunaldi-sentiberatasuna uztartzen dituzten abesti uzen eta biziak eskaintzera. Haien soinua punketik eta indie emozionalenetik edaten du. Nafarroatik, Exnovios taldeak pop, garaje eta psikodeliaren unibertso berezia aurkeztuko du. Kultuzko taldea da eszena independentean. Kartela osatuko du Bilboko Silitia talde nekaezinak. «Brioche-pop», rock alternatiboa eta elektronika irreberentea eramango dute Nafarroa plazara, ikuskizun leherkor eta koloretsua eskaintzeko.

Horrez gain, eguerdiko «Aperitif» programak Barrrk izango du Goikoplazan, iiingles Zumea plazan eta Katiuskak Morea plazan. Aurtengo berrikuntza moduan, «Norbait Hil Da Hemen» musika-elkarrizketen podcasta Goikoplazan grabatuko da. Programaren sustatzaile eta dinamizatzaile Nahia Novok 18. Edizio honen taldeetako bati elkarrizketa egingo dio.

Nazioarteko talde bat, estatuko bi talde eta Euskal Herriko bost. Guztira 9 taldek osatuko dute ekainaren 13an, larunbatarekin, Andoaingo Rock Jaialdiaren 18. edizioa. Beste behin ere, programazio anitza, gaztea eta musika-generoen nahasketa sustatzeko dugun konpromisoa erakutsiko dugu.

 

Local

Artatzagane
Leioa, Bizkaia 054 España