Dazz Jazz elkarteak antolatuta, datorren abenduaren 27an Andrea Motis Duo bikoteak kontzertu bat eskainiko du Vital Fundazioa Kulturunean, arratsaldeko 20:00etan.
Andrea Motis abeslari eta tronpetista kataluniarrak gazte-gaztetatik erakutsi du talentu handia, eta hamar diskoren ondoren, mundu mailako errekonozimendua ere jaso du. Josep Traver gitarrajoleak, bere aldetik, ibilbide oparoa eta eklektikoa garatu du eta izen garrantzitsua da egungo jazzaren baitan. Beraien bideak etengabe gurutzatuz joan dira, eta Vital Fundazioaren oholtzan aurkeztuko duten proiektu propioa sortu dute.