
‘Ane Han’ musika taldea 2022an sortu zen, Ane Goienetxe musikariaren proiektu bazala. Urte berean LemoaKustikFest-en eman zuen taldeak aurkezpen kontzertua, ordurako ‘Gorantz’ singlea kaleratuta zuelarik. ‘Han’ hitzak kontzeptu asko biltzen ditu bere baitan; ‘han’ ez da urruntasun geografiko bat adierazten duen hitza bakarrik; ez dagoena hemen, ezta hor, baina badakizu existitzen dela zure begirada iritsi ez arren. Eta ‘Han’ adigaiaren baitan kokatzen ditu Anek proiektu honetan dituen bidaideak: Endika (gitarra), Unai (gitarra), Ander (bateria), Niki (Baxua), Amaia (Teklatuak) eta Ane bera (ahotsa).
Oraingoan lan berriarekin datoz, ‘Itzulera(k)’ izenez aurkeztuko dutena. Zentzu askotako itzulerak proposatuko ditu taldeak azken lan honetan; birsortze eta berreraikuntza prozesu batetik abiatutako letra eta doinuak izango dira entzungai taldeak dakarren estiloan.