Oiasso Museoan 2024ko Aniztasunaren Ekitaldia urriaren 11an ospatuko da.
Musika eta dantza emanaldiek erakutsiko dute arteak ez duela mugarik, eta museoek etorkizun justu eta iraunkor bat eraikitzeko duten balioa berresteko aukera emango dute.
Aniztasunaren Ekitaldi hau, musika, dantza eta antzerki festa bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorkuntzari leku egiteko. Ospakizun horretara jende guztia gonbidatu nahi dugu artista hauen gaitasun handiaz gozatzeko, parte hartzeko eta konpartitzeko, Gipuzkoako hiru museo-ingurunetan, aurten ere elkartu direnak ekitaldi hau eskaini ahal izateko.
Ekimen honen bidez, Oiasso Museoak, TOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile horiei eta beren aniztasunagatik egiten duten lanari babesa eman nahi diete.
Ekimen honen bitartez, Oiasso Museoak, TOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile hauei eta euren ezgaitasunetatik egiten duten lanari lagundu nahi diete.