Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Aniztasunaren ekitaldia 2025» (Oiasso Museoa)

octubre 17

Aniztasunaren Gala aurten urriaren 17an Oiasso Museora itzuliko da aukeratutako familiaren ideiaren inguruko edizio berri batekin.

Sormen artistikoa ezberdintasunetik ospatzeko helburuarekin, urriaren 17an Oiasso Museoak, 18an TOPIC-Tolosak eta 19an Chillida Lekuk hartuko dute musika, dantza eta antzerkiari buruzko topaketa berezi hau.

«Ekimen honekin, artista anitzen sorkuntzarako topagune berriak eskaini nahi ditugu, Chillida Leku, Topic eta Oiasso Museoa bezalako museo anitzekin lankidetzan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ezinbesteko bultzadarekin», adierazi du Aizpea Goenagak, Oiasso Museoko eta Galako zuzendariak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Aniztasunaren Gala finkatu egin da arteak mugarik ez duela agerian uzten duen espazio gisa. Bosgarren edizio honetan, Iñaki Salvador, Galako musika zuzendaria, Jakes Txapartegi, Simon Ezquiaga, Esther Barandiaran, Teatro Magicising, Uikan Dantza Taldea, Ezezagunok (Oiasso Museoan eta Chillida Lekun) eta Verdini Dantza Taldeko (Chillida Lekun) kideek hartuko dute parte.

Berriz ere, Emma Larreta izango da zeremonia-maistra, eta artista guztien gaitasun sortzailea partekatu, parte hartu eta gozatzera gonbidatzen duen programa bat lagunduko du. Beste behin ere, ekitaldi hau musika, dantza eta antzerkiaren festa bihurtzen da, sorkuntzari leku eman nahian.      

Edizio honetan bost urteko ibilbidea ospatuko duen ekimen honen bitartez, Oiasso Museoak, TOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile hauei eta euren trebetasun ezberdinetatik egiten duten lanari lagundu nahi diete. 

Galara joateko sarrerek 5 €-ko prezioa dute pertsonako eta museo bakoitzean jarriko dira salga

Local

Oiasso Erromatar Museoa – (Mendialdea)
Eskoleta, 1
Irun, Gipuzkoa 045 España