
Anne-Christine Taylor (1946) antropologoa eta etnologoa da. Batez ere Amazoniako herri indigenen kultura eta mundu ikuskeran oinarritu du bere ikerketa lana. Landa-azterketa zabalaren bitartez gizarte indigenetako norbanakoaren nozioa, xamanismoa, hileta errituak edota historiaren ikuspegia aztertu ditu, besteak beste. 1970eko hamarkadaren amaieran doktoratu zen Claude Lévi-Straussen gidaritzapean, eta egun Frantziako CNRSko ikerketa-zuzendari emeritua da.