2025eko Pabellón 6ko Antzerki Amateurraren Jaialdiaren barne.
Hemen gizaki gaixoen hamahiru istorio txiki dituzue, eguneroko zentzugabekerian duintasuna bilatzen dutenak. Haietaz trufatuz, gutaz barre egin nahi dugu, denok nahiko antzekoak baikara. Gainera, BARREArako jarraibide teknikoak eskaintzen dira, ohitura galdu izan bagenu ere. Edertasuna ere egongo da, eta bluesaren eta beste musika batzuen efektu lasaigarriak.