Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ANTZERKIA FAMILIAN. UDA 2025: «AGUREA, URPEKARIA ETA ITSASOA»

julio 24

Itsasoak elkar ezagutzen ez duten bi pertsona elkartuko ditu, izenik gabeko leku batean. Zer esan ez dakitela, elkar laguntzen eta beren buruak erreskatatzen ikasiko dute.

Ulises Agureak urteak daramatza itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, ulertzen ez duen zibilizazio kontsumista eta suntsitzailetik urrun eta objetu hauei bigarren bizitza bat ematen.

Felix Urpekaria itsasoko erronka zentzugabeenak gauzatzeagatik ezaguna da sare sozialetan eta ez da mugikorraren pantailatik haratago ikusteko gai.

Ikasketa pertsonalean eta tolerantzian oinarritutako abentura, familia osoarentzat eta umorez josia. Bigarren aukerei, itsasorako hondakin-isurketei eta adingabeek sare sozialetan duten esposizio arriskutsuari buruzko istorioa da.

Funtsean, gizatiarragoak izateko ikuskizuna.

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: Aroa Blanco, Iñaki Aguinaga, Álex Antúnez
  • Dramaturgia: Izpiñe Soto
  • Eszena-zuzendaritza: Izpiñe Soto
  • Zuzendari-laguntzailea: Mar García Serrano
  • Gorputz- eta mugimendu-zuzendaritza: Mar García Serrano
  • Soinu-teknikaria: Iker González Salas
  • Soinu-mundua: Ibon Aguirre
  • Musika-konposizioa: Nerea Alberdi
  • Jantziak: Iban López
  • Eszenografia: Iñaki Ziarrusta, Iñaki Aguinaga
  • Atrezzoa, maskarak eta txotxongiloak: Iñaki Aguinaga
  • Euskaratzailea eta hizkuntzaren aholkularia: Nerea Lorente – Hortzmuga Teatroa
  • Ekoizpena: Raúl Cancelo – Hortzmuga Teatroa
  • Diseinu grafikoa: Vudumedia

Local

Santa Klara komentua (Euria eginez gero Modelo Aretoa)
Zarautz, Gipuzkoa 079 España