
2025eko Antzerkiño – Abadiñoko Antzerki Jaialdiaren barne.
Lola higiezinen agente baten bidez salgai jarri du bere pisua, baldintza oso zehatz bat jarrita. Sara, azaltzen da eta erosten dio pisua inbertsio gisa, erdi-merke dagoelako eta benetako pagotxa delako, saltzaileak jarritako baldintza gorabehera. Obran zehar, emakume biek ikasiko dute harako John Lennon esaldi famatua: “Bizitza da gertatzen ari zaizun hori zuk beste plan batzuk egiten ari zaren bitartean”.