Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Antzeztaun 2025: «Hil da jainkosa»

octubre 24

Ongi etorri zuen «bizitzako hiletara».

Bai, denok hilko gara noizbait. Gaur egun, gure bizitza osoa kontrolatzen saiatzen gara, eta heriotzak ere ez dio gure egozentrismoari ihes egiten: Agurra gure neurrira diseinatu nahi dugu, inork ezer desegokirik ez esatea eta edozein txikikeri kontrolpean izan nahi dugu. Gogoratuak izan nahi dugulako, aztarna utzi nahi dugulako eta azken finean bakarrik behin hilko garelako.
 
Barre eta hausnarketa artean, bi emakumeek tradizioak zalantzan jartzen dituzte eta, azkenean, gure ondarearekin gehiegi obsesionatuta ote gauden galdetzen diote haien buruari.
Eta galdera handia airean geratzen da: Nolakoa izan behar da hileta perfektua?

Fitxa artistikoa:

  • Testua: Ainhoa Etxebarria Gomez
  • Zuzendaritza: Ainhoa Etxebarria Gomez, Nerea Gartzia Gartzia
  • Antzezleak: Ainhoa Etxebarria Gomez, Nerea Gartzia Gartzia
  • Hizkuntza: Euskera

 

Local

Herri Antzokia (Ataun)
Elbarrena auzoa
Ataun, Gipuzkoa 015 España