Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«AperiConcerto. Madda Luzzi»

mayo 30

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako AperiConcerto, Mosaico Italiano 5 zikloaren itxiera ekitaldia:

Madda Luzzi kontzertuan

Maiatzak 30ean Mosaico Italiano 5 zikloa itxiko dugu, galdu ezin duzuen AperiConcerto batekin, Madda Luzzi ren ahotsa eta bere akordeoiarekin batera!

Udara iristear dago eta Mosaiko Italiarrak merezitako atsedena hartuko du, azken 8 hilabeteetan izandako proiekzio eta solasaldien ondoren. Urtero bezala, zine zikloari festa eder batekin amaiera emango diogu, Donostiako Santa Teresa komentuan elkartuz, Koldo Mitxelena Kulturunearekin elkarlanean.
Aurtengo AperiConcerton Madda Luzzire musika, Spritz-a eta parmigianoa izango dugu, Donostiako Alde Zaharrean benetako gaualdi italiar batean.

Madda Luzzi musikaria, abeslaria, aktoresa… da; berak dion bezala, artista polifazetikoa.
Musikari eta kantari ibiltaria, nire maleta akordeoia da.
Bertan, nire sustraiak, nire oroitzapenak, nire hizkerak eta nire hizkuntzak gordetzen ditut.
Horren bidez nire historia, nire bidaiak kontatzen ditut, Italia, Euskadi.
Baina baita nire topaketak, nire sorkuntzak, nire etorkizuna ere.
Bidaia musikaletan nirekin eraman nahi zaitut.

Kontzertuaren ostean, aperitiboa egongo da, Spritz eta parmigianoarekin, Italia Txikiren eskutik.

Sarrera librea, aforoa bete arte.

Partaideak: Madda LuzziGiovanna Bittante

(Hizkuntzak: italiera, euskara, gaztelania)

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España