Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Araba ARF Tour 2025: LETAGIN + NUKORE

mayo 17

2025eko Azkena Rock Festivalaren programaren barne.

Jaialdiaren atariko moduan, hemen da Araba ARF Tour programazio berria.

Segidako laugarren urtez, Arabako Foru Aldundiaren eta Amurrioko eta Bastidako udalen eskutik, doako programazioa eskaintzen duen ekimen honen bitartez rock and rollaren espiritua eta Azkena Rock Festival jaialdiaren sugarra Arabako herrietara iritsiko dira.

Maiatzaren 17an, larunbata, Oñatiko Letagin eta Gasteizko Nukore taldeen txanda izango da Amurrion; oñatiarrek hard rock eta stoner musika egiten dute, erritmo azkarrak eta energiaz beteriko zuzeneko emanaldiak uztartuta; gasteiztarrek hogei urte baino gehiago daramate musikaren munduan, eta metal alternatiboko talde garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke. 

 

LETAGIN

NUKORE

Local

Errekondo
Mañaria, Bizkaia 059 España