Irailaren 25etik urriaren 30era bitartean, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean sei hitzaldiko ziklo bat egongo da, Museo eta Arkeologia Zerbitzuak eta Aldundiko Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak antolatua, EHUko Erdi Aroaren Historia Sailarekin lankidetzan.
Zenbait unibertsitatetako espezialistek hartuko dute parte, Donemiliagako Goldearen ikuspegi historiko, arkeologiko eta linguistikoa oinarri. Hona hemen egutegia:
• Irailaren 25a. David Peterson (Burgosko Unibertsitatea): “La Reja de San Millán. Contexto histórico y diplomático, y la problemática de la autenticidad”.
Iruñeko Erresumaren esparruan, Goldearen benetakotasunari eta dokumentu funtzioari buruzko hurbilketa kritikoa.
• Urriaren 2a. Ernesto Pastor (EHU): “Gentes, paisajes y aldeas en la Álava del siglo XI”. Garai hartako Arabako inguruneko landa populatzeari, lurralde antolamenduari eta bizimoduei buruzko azterketa.
• Urriaren 9a. Fermín Miranda (UAM): “Álava y la Reja de San Millán en la política de Sancho el Mayor”.
Arabako lurraldearen ikuspegi politiko eta estrategikoa Iruñeko Antso III.aren erregealdian.
• Urriaren 16a. Agustín Azkarate (EHU): “Observaciones, desde la Arqueología, a la época de la Reja de San Millán en territorio alavés”.
XI. mendeko bizimoduei, egitura sozialari eta paisaia materialari buruzko irakurketa arkeologikoa.
• Urriaren 23a. Julen Manterola (EHU): “Arabako Erdi Aroko euskara Donemiliagako Goldearen arabera” (El euskera medieval de Álava según la Reja de San Millán).
Dokumentuan dauden euskarazko izenen eta terminoen azterketa filologikoa. Hitzaldia euskaraz izango da.
• Urriaren 30a. Patxi Salaberri (NUP): “Rejako izenek euskal toponimiaren azterketan duten garrantziaz” (La importancia de los nombres de la Reja en el estudio de la toponimia vasca).
Goldeko toponimoei eta euskal toponimia ezagutzeko egiten duen ekarpenari buruzko gogoeta linguistikoa.
Hitzaldia euskaraz izango da.