Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Arabako Plazetan 2025: «Goroldiorik ez»

agosto 29

Piszifaktoria Ideien Laborategia konpainiak Goroldiorik ez antzezlana aurkezten du Laudion.

Ikuskizun hau artea, natura eta historia uztartzeko ekintza berezi bat da.

Finean, natur ingurune batean egiten den ibilaldi bat da, zokoratuta geratu diren inguru horretako emakumeen historia berreskuratzeko eta ibiltzearen ekintzaren inguruan hausnartzeko aukera bat.

Espazioa zeharkatzearen ekintza behar natural batetik sortu zen: elikagaiak eta bizirauteko ezinbestekoa zen informazioa bilatzea. Baina, oinarrizko behar horiek aseta zeudenean, ibiltzea ekintza sinboliko bihurtu zen, gizakiari paisaiak sortzeko eta mundua bizitzeko aukera
eman ziona. Ibiltzea, funtsean, bizitzea da.

Ibilaldi honekin emakume aitzindariek irekitako bidea ospatu nahi dugu eta bideak irekita mantendu hurrengoentzat, goroldiorik pilatu ez dakigun.

Gorputzaren bidez aire zabalean egiten den memoria ariketa bat.

 

Local

Erdigunean
Legazpi, Gipuzkoa 051 España