Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Arabako Plazetan 2026: «Hariak Zirkus»

julio 10

2026ko Arabako Plazetan zikloaren barruan.

Antzinako zirkuetan inspiratutako harizko txotxongiloen zirkua, zeinak herriz herri bizi baitziren ikuskizunak mundu osoan zehar eskainiz.

Ikuskizun hau manipulatzaile batek, organotxo baten “tourneuse” batek eta harizko 6 txotxongilok osatzen dute. Antzinako organotxo baten melodien erritmoan, txotxongiloek euren talentu oparoak oparitzen dizkiote publikoari.

Monsieur Butterfly zeremonia-maisuak saio guztiak aurkeztuko ditu, bere magia xarmagarriaz inguratuta. UltraViolet eta Tony Legreen pailazoek irribarrea aterako diote publikoari euren ustekabeko trikimailuekin. Eta, azkenik, Lady Blue, beti inpresionatzen duen fakir eta kontortsionista. Horra hor maitasunez eta itxaropenez betetako ikuskizun honen protagonistak.

Local

Santa Katalinako lorategi botanikoa, Tresponde
Iruña Oka/Iruña de Oca, Álava 901 España