Antolakuntzak jakinarazten du:
Badator Aramako II. trikitixa jaialdia!
Maiatzaren 30ean, 12:00etan, Aramako parkean ekitaldi ederraz gozatzeko aukera izango dugu. Sarrera doakoa izango da.
Ondoren bazkari herrikoia egingo dugu Euskal Parrilaren eskutik. Bertan bazkaltzeko aurrez izena-ematea beharrezkoa izango da. Prezioa: helduak 25€ – haurrak 15€. Herrikoek udalera bertaratuz, udalera deituz (943 88 07 39) edo udaleko whatsapp-era idatziz ere (613 63 87 32) izena-eman ahal izango duzue.
Animatu zaitezte, bertan espero zaituztegu!