Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Arantzazu»

septiembre 12, 2024

Fraide frantziskotarrek 500 urtetik gora daramatzate Arantzazun, Andra Mariaren irudia aurkitu zenetik. Beraien motibazio erlijosotik, ondare immaterial baliotsua eman diote herriari, frantziskotarrentzat Anaidia, komentua ez ezik, gizartea ere badelako, Euskal Herria, mundua.

Horregatik ari dira herrigintzan, modu etengabean, berrikuntza sustatuz, ausardiaz. Arantzazuko frantziskotarrekin lotzen ez baditugu ere, gaur egun oso gureak eta barneratuak ditugun hainbat altxor eman dizkigute. Horiek ezagutzera ematea beharrezkoa da, gure historiaren eta izanaren parte baitira. Arantzazu ez litzateke gaur dena izango herririk gabe eta herria ere bestelakoa litzateke Arantzazu gabe.

Fitxa teknikoa

  • Generoa: Dokumentala
  • Jatorrizko titulua: ARANTZAZU
  • Iraupena: 70 minutu
  • Zuzendaria: Pello Sarasua
  • Hizkuntza: Euskera

Local

Herri Antzokia (Ataun)
Elbarrena auzoa
Ataun, Gipuzkoa 015 España