Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Arantzazuko Santutegiko Kripta ezkutua» (bisita gidatua)

junio 14

Nestor Basterretxeak Arantzazuko kriptan margotu zituen pinturak ezagutuko ditugu Isabel Monforte Garciaren eskutik. Lehen kristauen katakonbak gogorarazten dituen arkitekturarekin, kripta bilketa, penitentzia eta bihurketa gune gisa sortu zen. Bere soiltasunean, artelan handi bat ezkutatzen eta babesten du, aurkitu zain. Nestor Basterrechea ez da besteak bezalako artista bat. Berarentzat, eta bere mezua osoa izan zedin, arte guztiek bat egin behar zuten: arkitekturak, pinturak eta, guztietan espiritualenak, musikak. Kriptako azalpenak entzun ondoren, Basilikako bisita gidatua ere egingo dugu Isabelen eskutik.

Isabel Monforte García Geografian eta Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Museoen eta Arte Galerien Kudeaketan masterra du Londresko City Universityn. Tunisian bizi da duela hogeita hamar urte baino gehiagotik, eta ibilbide luzea egin du kultura-kudeaketaren arloan. Berak idatzia da, beste batzuekin batera, “Arantzazu, arquitectura para una vanguardia liburua”.

IZEN EMATEA: adiskideak@arantzazu.org (688 613 840) – Leku mugatuak.

Local

Arantzazuko Santutegia
Oñati, Gipuzkoa 059 España