
Arbola Fest 2026 ekainaren 11tik 14ra bitartean izango da.
Arbola Jaialdiaren 4. edizioak arte bizien ikuskizunak, espazio publikoetako esku-hartzeak eta sentsibilizazio jarduerak eskainiko ditu Iruñean datorren ekainaren 11tik 14ra, artearen, lurraldearen eta komunitatearen arteko harremanak esploratzeko.
ARBOLA nazioarteko jaialdia da, artearen, lurraldearen eta komunitatearen arteko harremanak aztertzen dituena. Arte bizien ikuskizunak, espazio publikoetako interferentziak eta sentsibilizazio jarduerak biltzen dituen programarekin, ARBOLA FESTen laugarren edizioa Iruñean ospatuko da ekainaren 11tik 14ra.
ARBOLA LABEA arte, zientzia eta natura laborategiaren ekimena da, eta honako erakunde hauen babesa du: Fundación Caja Navarra eta Fundación “la Caixa”ren Innova Programa, Antartika Kultur Container, Iruñeko Udala, Nafarroako Gobernua, Daniel & Nina Carasso Fundazioa, Acción Cultural Española (AC/E), British Council eta Communauté d’Agglomération du Pays Basque. Horrez gain, Radio 3, CP San Francisco EP eta Piparrika Huerto Comunitario-ren laguntza ere badu.