Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Argazkilaritza Maiatzean 2025, Eibarren

mayo 9 - mayo 25

Argazkilaritza Maiatzean jaialdiaren edizio berria, hilabete batez irudiaren mundura hurbilduko gaituena.

Erakusketak:

Azgazki-serie honetan Nueva York-eko hiri arkitektura esploratzen dut, «Sagar Handi»-ko zalapartaren erdian dagoen isiltasun berezia eta izoztutako lasaitasuna nabarmenduz. Zuribeltzezkoa nire mihise bezala erabiltzen dut distrazioak saihestu eta forma geometrikoetan eta argi-iluneko jokoetan zentratzeko.

Eserleku gorria argazki dibertimendu bat da, eserleku tolesgarri xumea protagonista bihurtzen duena, hainbat eredu eta egoera aldrebes edo pintoreskoak eskaintzen dituena. Zergatik eserlekua? Eguneroko objektu/altzaria delako, garraiatzeko eta toki eta egoera askotarikoetara eramateko erraza; gainera, atsedena eta relaxa eskaintzen ditu. Zergatik gorria? Gorria delako paleta osoko koloreetatik, indar gehien izateaz aparte, baita beroena ere.

Naturako paisaia, ZB-ko paisaiak, Natura hilak, Flora eta Fauna, Argazki Sortzailea, Harria eta Bercianos dira erakusketa honetako gaiak. 7 gune 7 argazkirekin, etapa digitaleko nire hainbat lanen aukeraketa bat erakusteko asmoz.

Proiektu honen jatorria lausoa da denboran, eta urte hauetan egindako tailer askotan entzun nituen hainbat gauzek markatzen dute, bereziki Julián Ochoa handiarekin parte hartu nuenetan entzundakoek. Goian aipatutako esalditik abiatuta eta Diptikoa baliabide sortzaile gisa erabiliz, nolabaiteko dibertimendu estetiko bat onartu nion neure buruari, non irudiak erlazionatzen ditudan, itxuraz haien arteko loturarik gabe, baina nire irudimenak unibertso paralelo gisa ausaz sortu dituen mundu berrietan bat egiten dutenak.

Kamerarik onena izan dezakezu, baina “zure begiradarik” gabe irudi “perfektuak” harrapatzen ariko zara soilik, baina arimarik gabeak…

Euskal Herriko beste argazki lehiaketa batzuetan sarituak izan diren argazkilariak dira Argizaiola lehiaketako parte-hartzaileak

Klub Deportiboak 100 urte bete ditu, apur bat gutxiago Argazkilaritza Sailak, baina 1983tik aurrera, garai berri bat hasten da, eta ordutik gaurdaino etenik gabe lan egin duen jendea.

Local

Lamerrietako frontoia
Arrigorriaga, Bizkaia 011 España