
ArtHouse Zinema Hitzaldi Aretoan Huellas de luz hitzaldia izango da. Argi-aztarnak (El paisaje inventado), Julio Álvarez Yagüe argazkilariarena. Topaketa martxoaren 13ko 19:00etan hasiko da, eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
Álvarez Yagüe arduratuko da martxoaren 9tik 12ra BilbaoArten egingo den Argiaren eta materiaren aztarnak( Huellas de luz y materia) ikastaroa emateaz.
Historiak eta bere garapenak etengabe erakusten dizkigute argazkigintza sortzeko aukera amaigabeak. Uneren batean norbaitek adierazi zuen argazkia hilda zegoela, baina beti bezain bizirik jarraitzen du, eta sorkuntza-bide zaharrenek eta berrienek bat egiten dute. Argazkigintza beti ari zaigu erronka berriak proposatzen, eta bere mugak gainditzera gonbidatzen gaitu. Eta zenbat eta gehiago ezagutu nahi dugun, orduan eta handiagoa da esperimentazioaren eremua.
Julio Álvarez Yagüek, hitzaldiaren bidez, muga horiek bere obrarekin gainditzera gonbidatzen gaitu.
INFORMAZIOA