Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Argiltapena: ?ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan?

septiembre 16

Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok «Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan» ikastaroa antolatu zuen 2012. eta 2018. urteen artean, Lourdes Méndez UPV/EHUko Artearen Antropologiako Katedraduna eta Xabier Arakistain arte-komisarioa zuzendari zituela.

Zazpi ediziotan zehar, emakume artista, akademiko, erakundeetako zuzendari, ikertzaile, komisario eta arte-kritikariak elkartu ziren ikastaro hartan, aztergai harturik ikertzaile feministek ezagutza ez-sexista eraikitzen jarraitzeko dituzten arazo teorikoak eta politikoak nahiz “artearen” instituzioaren alderdiak kolokan jartzen dituzten praktika artistikoak.

Saio haien emaitzak “Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan” argitalpenean bildu dira, hiru liburukitan. Irailaren 16an aurkeztuko da lana; 2012. eta 2017. urteen artean Zentroan egin ziren ikastaroetako berrogeita hamar parte-hartzaileren ekarpenak biltzen ditu, eta 2018ko ikastaroaren argitalpenarekin hasitako saila osatzen du.

Bilduma hau aurrera ateratzeko lankidetzan aritu dira Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila eta Bilboko Udaleko Berdintasun Saila.

Argitalpena irailaren 16tik aurrera salgai egongo da Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko dendan –dendaAZ– eta dendaz.azkunazentroa.eus webgunean.

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Mediateka BBK: TK202)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España