Galaxia batean planeta ezberdinen artean mugitzeko portal batzuk daude argi zubiak izenekoak. Planeta hauetako bat Lur planeta da eta momentu tu batean lurtarrak gainontzeko planetak bereganatzen ahalegindu ziren. Hau ikusita beste planetetako biztanleak lurtarren aurka altxa ziren eta bertara bidaiatzeko ateak itxi zituzten, lurtarrak bakartuz. Argizagiko istorioa handik 60 urtetara kokatzen da eta dagoeneko lurtar gehienek ez dute beste planeten eta argi zubien existentziaren berririk, ezta gertaera hauena ere. Beste planetetako haurrek ere ez duten bezala. Ekai eta Nahi dira haur horietako batzuk. Beraien planetatik Lur planetara bidaiatzen dute eskolako lan bat egiteko asmoz. Bertan Izei lurtarra ezagutzen dute eta honek inoiz ezagutu ez duen bezalako adiskidetasun bat sortuko dute. Hainbeste urteren ondoren itxita egondako ateetako bat irekitzeagatik galaxiaren ongizatea arriskuan jarriko dute, konturatu gabe. Hau konpotzeko saiakeran hamaika abentura biziko dituzte bidean ezagututako bidelagun batzuekin batera. Historia ez errepikatzea saihestuko al dute?
Marramiau Sorkuntza Taldea | Marramiau Sorkuntza Taldea 2023an sortutako taldea da, Ihintza Iriarte Apezetxea, Uxue Bereziartua Lonbide eta Miren Bereziartua Lonbidek osatua. Talde bezala lehen proiektua ARGIZAGI, Zubiak Adiskidetasunerantz animaziozko seria da, Durangoko Azokako Sormen Beka jasota burutzen ari garena. Gure bidea sorkuntzari lotua joan da, bakoitza arlo batean espezializatuz baina talde bezala funtzionatuz ere.