Argizaiola euskal etnografiaren objektu enblematikoa da, Gipuzkoan batik bat; baina ez da Gipuzkoara mugatzen, ezta Euskal Herrira ere, eta liburuak Pirinioetako hainbat mota erakusten ditu, zein baino zein interesgarriagoak. Horixe da liburuaren ekarpen handiena, argazki ederrez ikerlana eta batez ere dibulgazio-lana egiten baitu.
Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa den Gordailukoetatik abiatuta, ehunka ale erakutsi eta argizaiolen tipologia guztiak publiko zabalari helarazteaz gain, testuak eta argazkiek azaltzen dute nola batzen diren elementu bakar batean heriotzari buruzko sinesmen eta errito tradizional oparoak.
San Telmo Museoak badu argizaiolen bilduma garrantzitsua eta liburuan hauetako batzuk ere jasotzen dira.
Aurkezpenean parte hartuko dute: