Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Aria: «Aurrera Begira» (Lugaritz)

febrero 28

AriaAurrera begira izeneko bere azken lana aurkeztuko du Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal Aretoan. Aria Marina Landa kantautoreak 2023an sortutako proiektua da, eta Iñaki Ortegok (teklatuak), Iñaki Olaskoagak (gitarrak) eta Ion Larrañagak (bateria) ere osatzen dute.

2023an bertan Urdin diskoa kaleratu ondoren, 2025ean taldeak Aurrera begira kaleratu zuen, Uhara eta Dantzaren iraultza singleekin. Talde donostiarraren musikak pop doinu klasikoen eta freskoen nahasketa dakar, brit pop eta pop italiarraren zertzeladekin. Italierazko hitza da aria, aire esan nahi du euskaraz. Marinarentzat, musika sortu eta jotzea airean hegan egin eta kezkak alde batera utzita, nolabait badelako barnea askatu eta besterik gabe flotatzea bezalakoa.

 

Local

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz) – (Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz))
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España