
Ariak Aurrera Begira disko aurkezpena egingo du Donostian.
ARIA Marina Landa kantautoreak 2023an sortutako proiektua da. Urte horretan bertan Urdin diskoa kaleratu ondoren, 2025ean taldeak Aurrera Begira diskoa aurkezten digu, Uhara eta Dantzaren iraultza singleekin.
Talde donostiarraren musikak pop doinu klasikoen eta freskoen nahasketa dakar, brit pop eta pop italiarraren pintzeladak dituelarik. Taldea Marina Landak ez ezik, Iñaki Ortegok (teklatuak), Iñaki Olaskoagak (gitarrak) eta Ion Larrañagak (bateria) osatzen dute.
Italierazko hitza da «aria», aire esan nahi du euskaraz. Marinarentzat, musika sortu eta jotzea airean hegan egin eta kezkak alde batera utzita, nolabait badelako barnea askatu eta besterik gabe flotatzea bezalakoa.
ARIA taldearentzat sortzea eta zuzenean jotzea biluztearen modukoa da, abesti asko bizipen pertsonaletatik abiatzen direlako: barne-gatazkak, maitasun istorioak eta bizitza-filosofia dira batzuetan protagonistak. Baina lekua egiten diete baita salaketa politiko eta aldarrikapen sozialei ere. Ez al da pertsonala politiko eta politikoa pertsonal?