Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait artisten bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Gil Scott-Heron, Marie “Queenie” Lyons,….
2022ko udaberrian, Donostiako Elkar estudioetan sartzen dira proiektuaren lehen albuma grabatzeko, Víctor Sánchez soinu teknikariaren gidaritzapean, urte horretako udazkenan Elkar diskoetxe ezagunean kaleratzen dena.
2022aren amaieran, «Girando por Salas – GPS#13» ekimenean parte hartzeko hautatuak dira, saridun gutxien artean Euskal talde bakarra izanik. Sari honen ondorioz, 2023ko lehen hilabeteetan, ARIMA SOUL proiektuak estatu mailako lehen bira bat egiten du, dozena bat hiritan kontzertuak eskainiz.
Modu honetan, 2023a taldearen sendotze urtea bihurtzen da, «Arima Soul -1» lehen diskoa aurkezteko birarekin 30 kontzertu baino gehiago eskainiz.