Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

ARIMA SOUL 2025 GAUA TOUR

mayo 25

ARIMA SOUL 2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitz, artistikoki Makala edo DJ Makala bezala ezaguna, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Bere proposamenak Soul, R&B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Bere errepertorioan batez ere euskaraz abestutako konposizio propioak daude.
 
2025ko maiatzean, ARIMA SOUL taldeak «Gaua» izeneko estudioko bigarren diskoa argitaratuko du eta hain zuzen disko horren «Arima Soul 2025 GAUA TOUR» biraren barruan dago maiatzak 25ean Tolosan eskeiniko diguten kontzertu hau.
Antolatzaileak Durunbele elkartea eta 3 taberna dira.

Local

3 tabernaren aurreko plaza
Tolosa, Gipuzkoa 071 España