
ARIMA SOUL 2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitz, artistikoki Makala edo DJ Makala bezala ezaguna, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Bere proposamenak Soul, R&B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Bere errepertorioan batez ere euskaraz abestutako konposizio propioak daude, baina baita Marie «Queenie» Lyons, Gil Scott-Heron, Prince eta beste artista batzuen bertsioak ere. Zuzeneko hau laukote moduan egingo dute, ahotsa, bajoa, gitarra eta bateria.