Arineketan taldeak Igartubeitiko dolarean joko du urriaren 5ean, 18:00etan, Zumarragako Antiguako Musika Zikloaren baitan.
2024an «Zaharrak berri» diskoa aurkeztu berri dute. Disko horretan, euskal dantza tradizionalarekin egindako aurreko diskoan bezala, ahaztutako abestiak eta bertsoak biziberritu dituzte, egile ezezagunen kantu zaharrak molde berrietara egokituz. Oihana Iguaran bertsolariak Arineketan ohiko taldearekin bat egin du: Xabier Zeberio biolinean, Nora Lopez txeloan eta Iñar Sastrek (pianoa) eta Jagoba Astiazaranek (txistua) osatutako bikotea.