Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, deskuidurik txikienean noiz gurutzatuko zain… Baina adi egon behar dute, ezin dute guardia jaitsi.
Halako batean, Margaret galdera asko egiten hasiko da, gehiegi…eta beraien bizitza komikoa guztiz aldatzen hasiko da…
Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain.
FITXA ARTISTIKOA
Egilea: Juan Carlos Rubio
Itzulpena: Kepa Errasti
Zuzendaritza: Esteban Roel, Kepa Errasti
Antzezleak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola
Eszenografia eta atrezzoa: Asier Sancho Senosiain
Eszenografiaren sortzailea: Escénica integral
Argiak eta teknikariak: Alfredo Medina Lirio
Argazkia eta kartela: Javier Naval
Produkzio-arduraduna: Xabier Agirre
Produkzioa: Txalo Produkzioak