Kantabriako Unibertsitateko Historiaurreko Ikerketen Nazioarteko Institutuak hitzarmen bat sinatu zuen Lekeitioko Udalarekin, Zubiburua haitzuloa (Isuntza I) egokitzeko, monitorizatzeko eta laborategi esperimental gisa erabiltzeko.
2022tik aurrera Arkeologi Eguna antolatzen da, batez ere bertan egiten dena ezagutarazteko, nahiz eta egitaraua zabalagoa izan:
- Bisita gidatuak: Zubiburua kobazulo ederraren eraketa geologikoez gozatzeaz gain, Paleolito garaiko teknologia ikertzeko sorturiko laborategi esperimentala ikusiko da.
- Tailerra: Umeek, mineralez (hematitea, limonita, manganesoa) zein egur ikatzez eginiko pigmentu naturalekin, Paleolito garaiko irudiak egiten saiatuko dira.
- Bisita birtualak: inguruko labar artea dagoen kobetara.