SORMEN EGONALDIEN SAIO IREKIA
Faktoriako artista egoiliarrek saio irekiak eskeiniko dizute, gurekin partekatzeko beraien esperientzia, sorkuntza-prozesua, sorkuntzaren gatazkak eta abarrak.
‘Arran-erran’ · Tar Tar kolektiboa (Jone Amezaga eta Manu Gaigne)/ Dantza eta musika
Tar Tar kolektiboaren interes nagusia dantzaren eta musikaren arteko hizkuntza amankomunen bilaketan dago. Sortzerako orduan, disziplinen arteko horizontaltasuna bilatzen dugu, bidea elkarrekin eginez eta eraikiz. Oreka horren bilaketan “hauskortasun basatia” deitu diogun kontzeptuarekin egin dugu topo eta kontzeptu hau lan eremu artistikora ekarri nahi dugu, gure momentu bitalean presente aurkitzen dugun gai bat jorratuz eta praktikara eramanaz.
Tar tar kolektiboa · Dantza eta musika