Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Arrasate Blues 2025: SUITE SEDA

julio 24

Arrasate Blues 2025 jaialdiaren barruan

SUITE SEDA jatorri donostiarreko taldea da, jam sessionetan jotzen ezagutu zuten bost lagunek osatua. 2023an funk, soul eta disko musika jotzeko proiektu musikal bat osatzea erabaki zuten.

2024ean “Paranoia Funk” eta “Nassage”, eta 2025ko otsailean “Frenesí” lehen singleak argitaratu dituzte, Criando Malvas Records-ek ekoitziak. Hauek, 2025ko udara bukaeran argitaratuko duten disko luzearen sarrera bat dira.

Donostiako areto eta jaialdi ezberdinetan aritu dira; Dabadaba, Doka, Musika Parkea eta Musikagela Fest. Bilbon, Rocket eta Cotton Club areto mitikoetatik igaro dira. 2025 honetan, 60.Donostiako Jazzaldian parte hartzeko hautatuak izan dira.

Taldea honako hauek osatzen dute: Luca Grassi (ahotsa eta gitarra), Aimar Alonso (saxoak), Asier Eraña (baxua) eta Ander Larrañaga (bateria).

 

Local

Taupa Taberna (Otalora Lizentziaduna kalea)
Arrasate / Mondragón, Gipuzkoa 055 España