
Arrasateko 2025eko inauteriak otsailaren 28tik martxoaren 4ra bitartean ospatuko dira.
OTSAILAK 28, OSTIRALA
- 18:30 Arrasate Musikalen ikasleen inauteriko kontzertua Amaia antzokian.
- 19:00 Arrasateko herri inauteriak: TXORIMALO ETA KUKUMARRUAK
Arrasateko herri inauteriak txorimaloek (musikariak eta dantzariak) eta kukumarruek (mozorroak) osatzen dituzte. Euskal Herriko inauterien tradizioan oinarrituta, Arrasateko herri inauteriak sortu dira. Inauteri ostiralean aterako dira kalera, iluntzean: 19:00etan irtengo dira eta 21:00etan amaituko dute Herriko Plazan.
MARTXOAK 1, LARUNBATA
- 12:00 PREGOIA Biteri plazan etxafuegoen jaurtiketarekin. Ondoren DESFILEA Arrasate Musikaleko txarangak lagunduta.
- 13:00 MOZORRO LEHIAKETAREN SARI BANAKETA Herriko plazan. Sariak:
-
- Kuadrilla onena Urdaiazpikoa+plaka+1.000€
- Karroza onena Urdaiazpikoa+plaka+500€
- Kuadrilla gazte onena Urdaiazpikoa+plaka+300€
- Taberna onena Urdaiazpikoa+plaka+300€
- Bakarkako onena Garaikurra+Gazta+150€
Mozorro lehiaketan parte hartuko dute desfilean partaide direnak. Epaimahaia izango da aurreko urtean kuadrilla onenaren saria jaso zuen taldea.
Lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek izena eman beharko dute BAZen edo udalaren webgunean otsailak 25era arte.
- 14:30 Mozorro paella herrikoia Kulturolako pasabidean, Haur eta Guraso Asanbladak antolatua. Bazkal ostean dantzaldia Udalaren eskutik, Dj Goikorekin.» Tiketak Iratin salgai.
- 18:30 Kaleetan zehar ANIMAZIOA Arrasate Musikaleko txarangarekin.
- 19:30 eta 22:30 Herriko Plazan, BIDE BATEZ taldearekin DANTZALDIA.
MARTXOAK 2, IGANDEA
- 19:30 KAMIKAZ kolektiboaren “RENATA” ANTZEZLANA Amaia antzokian.
MARTXOAK 4, ASTEARTEA
- 17:00 DISKO FESTA Biteri plazan Txatxilipurdirekin.
- 17:00 Amaia antzokian TXINTXETA, KLIPA eta TXORROSKILO pailazoak “TXANPON BATEN TRUKE” ikuskizunarekin.
- 17:30 SAMASIKU Txarangaren animazioa herriko kaleetan zehar.
- 18:30 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren KALEJIRA.
- 19:30 Herriko Plazan, NEMUX taldearekin DISKOFESTA.
- 21:00 SARDINAren HILETA. Segizioak Kulturolatik 20:30etan abiatuta eta erdialdeko kaleak ibili ondoren, Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko.
- Jarraian Herriko Plazan, NEMUX taldearekin DISKOFESTA.
Arrasateko Inauteriak 2025: egitaraua