Juan Crisóstomo de Arriagaren heriotzaren bigarren mendeurrenean, Arte Ederren Bilboko Museoak bere handitze-proiektuko gertaera garrantzitsu bat partekatu nahi du bere komunitatearekin: Francisco Durrio eskultoreak bilbotar musikariaren omenez sortutako iturriaren berrezartzea.
Zaharberritu ondoren, monumentuak eta museoaren bildumako beste eskultura garrantzitsu batzuek ongietorria emango diote publikoari, konpositorearen izena izango duen espazio berrian. Udazkenean museoa berrinauguratzeko egingo den ekitaldiaren atariko gisa, ekainaren 24an, salbuespen moduan eta egun horretan bakarrik, Arriaga Ataria irekiko da.
- Arratsaldean, eta Museoaren Lagunentzat bakarrik, Elkarte Filarmonikoan, Lau Agravitas obraren estreinaldia izango da, hari-laukoterako kontzertua (izen-emateak hemen).