Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia 2025: «Don Bártulos»

mayo 11

2025eko Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren barne.

Etxerako tresnen saltzaile ibiltariaren lanbide tradizionalean inspiratutako ikuskizuna da. Gure arbasoek egiten zuten edo gure gurasoek ikusi duten ofizio arrunt bat, jada ia inork gogoratzen ez duena. Guretzat zein publikoarentzat hain arrotza den ofizioa, non egunerokoak eta irudimenak hegan egin dezaketen.

Komediante bat, mugen transhumante pikaroa, herrira iritsi da kotxe xelebrearekin, bere traste guztiak saltzeko. Berak erakutsi eta erakusten duena, gizateriari bizitza errazagoa egingo dioten tresnak dira.

Erosiko zenuke DON BARTULOSEK ikuskizun honetan saldu nahi dizkizun tramankulu zoragarrietakoren bat?, edo horiek gabe bizi zintezke?

Don Bártulos” ikuskizunean, objektuak agertu eta desagertu egiten dira, biderkatu eta hazi egiten dira, baina, batez ere, hunkitu eta harritu egiten gaituzte, ikusleak ikuskizunaren parte bihurtzen direnean, ametssaltzaile berezi honen sormenaren partaide egitea lortuz

Local

Udaletxeko plaza eta Artadi garagardotegia
Sopela, Bizkaia 085 España