Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«ARS EX INDUSTRIA»: «Industrializazioa: kultura-ondarea Euskadin»

abril 14

ARS EX INDUSTRIA, artea, euskal kultura eta ondare industrialaren isla, Euskal Industria Ondarearen eta Herri Lanen Elkartearen (IOHLEE ) 40. urteurrenaren ospakizunaren jarduera nagusietako bat da. Sorkuntza artistikoaren bidez euskal industrializazioaren aztarnari omenaldia egin nahi dion arte garaikideko erakusketa kolektibo honek hainbat artisten lanak biltzen ditu, artea, memoria, emozio eta etorkizunerako proiekzio tresna gisa aldarrikatuz.

Erakusketak euskal, estatuko eta nazioarteko 36 artisten obra biltzen ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egunera arte sortutakoak. Artistek industriaren unibertso estetikoan, sinbolikoan eta sozialean sakondu dute, pinturaren, eskulturaren, argazkigintzaren, instalazioaren edo bideoaren bidez. Ez da euskal industria-iraganaren islapen hutsa: interpretatu, eraldatu eta berrirakurri egiten du.

Erakusketa Alberto Salcedo Fernández Arte Ederretan doktore eta artearen, lurraldearen eta ondarearen arteko harremanen inguruan ibilbide nabarmena duen komisarioak zuzendu du, indartsua, plurala eta hunkigarria den narrazio bisuala sortuz eta industriak artista belaunaldi askorentzat inspirazio-iturri izan dela balioan jarriz.

Erakusketa zabalik dagoen bitartean IOHLEEk jarduera-programa publiko zabala antolatuko du: parte hartzen duten artistekin hitzaldiak, elkarrizketa irekiak eta ondarearen, artearen zein industria-historiaren arloko adituekin topaketak, besteak beste. Euskal ondare industrialak etorkizunean izango dituen erronkei buruzko hausnarketa partekaturako guneak irekitzea da jarduera programa honen helburu nagusia: kontserbazioa, erabilera soziala, berrirakurketa eta belaunaldi berriei transmisioa.

  • 2026/04/14Industrializazioa: kultura-ondarea Euskadin
    Iñaki Uriarte Palacios. Arkitektoa.

Local

Itsasmuseum Bilbao – Euskal Itsas Museoa – (Explanada)
Muelle Ramón de la Sota, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España