Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Arte contemporáneo» tailerra, Yazmina Grandíorekin

febrero 24 - junio 2

Arte garaikidea modu teorikoan ikasteko ikastaroa,beti ere oinarrizko kontzeptuen laguntzarekin. XIX-XX mendeetako mugimendu, artista eta obra nagusiak aztertuko dira. Arte-sorkuntzak Aro Garaikidean izan zituen fenomenoen ikuspegi globala garatuko da. Gainera, mende horietako pinturaren, arkitekturaren eta eskulturaren muga kronologikoak eta testuinguru historikoa definituko dira.

Matrikulatzeko azken eguna: 2025eko urtarrilaren 31, 23:59etan.

Programa

  • Arte garaikidearen hastapenak. Kronologia.
  • Neoklasizismoa: estetika berri bat Frantzian. Ezaugarriak: arkitektura, eskultura, pintura. Beste herrialde batzuk. Pradoko museoa.
  • Erromantizismoa: Alemania eta Ingalaterra. Artista nagusiak.
  • Errealismoa Frantzian. Gizarte-gaietako pinturaren garrantzia.
  • XIX. mendeko arkitektura, industria-iraultza, material berriak.
  • Modernismoa edo Art Déco. Ordezkari nagusiak, herrialdeen eta arteen arabera.
  • XX. mendeko arte garaikidea: askatasunaren kontzeptua.
  • XX. mendearen lehen erdiko abangoardia historikoak. Ezaugarri eta ordezkari nagusiak.
  • XIX. eta XX. mendeko arkitektura. Ordezkariak eta eskolak.
  • XX. mendeko obra enblematikoen azterketa.

Ikasleak eraman beharreko materiala: apunteak hartzeko materiala.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España