Zenbait gazte sortzailek Faktorian garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte. Sorkuntza-piezak ezagutu era artistekin solasean gozatu!
ZER DA ARTE HARTZE ZIKLOA?
Laudioko FAKTORIAK Arte Hartze Zikloa 2024 antolatu du. Irailak 15etik- Azaroak 23ra arte. 6 emanaldi egon dira, hamabost egunetik behin. Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Zuzeneko ikuskizunak [antzerkia, kontzertu eta hitzaldi performatiboak, errezitaldi bertso-performatiboak…] eta artistekin solasaldiak.
Azaroaren 23an egin zen Arte Eman Festa, Arte Hartze Zikloaren azkenengo emanaldia: Faktoriako sortzaile egoiliarren eta bekadunen jaialdia.
ARTE EMAN SAIOA
Urtarrilaren 4an Arte Eman Festa hartan aurkeztu zenaren lagin batez gozatzeko aukera egongo da GASTEIZEN.
Horrela, GASTEIZKO TAE ARABAn , 19:00etan, jaialdi berezi batek okupatuko du antzokia. Urte osoan zehar Laudioko Faktorian garatu diren sormen egonaldi batzuen erakusteka izango da.
Diziplina ugaritako artistak eta beraien prozesu kreatiboen emaitzak edo sormen-zatiak, denak batera, ezagutzeko eta disfrutatzeko parada egongo da.