Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Arte eta arkitektura tailerra»

julio 20 - julio 24

Chillda Leku Museoak jakinarazten du:

Uste dugu, Eduardo Chillidak bezala, garrantzitsuena ez dela dena jakitea, baizik eta galdera onak egitea eta esploratzeko gogoa izatea. Bost egunez bere munduan buru-belarri sartuko gara, bere ideiekin eta sortzeko moduarekin esperimentatuz: espazioaz, argiaz, naturaz eta emozioez hitz egingo dugu, guztia jarduera sortzaile eta dibertigarrien bidez.

Egun bakoitza abentura desberdina izango da: collageak, maketak, itzal-jokoak, formatu handiko marrazkiak, eskultura iragankorrak… egingo ditugu, eta parkera irtengo gara behatzera, usaintzera, ukitzera eta pentsatzera. Ez da beharrezkoa arteaz jakitea, jakin-minez eta ondo pasatzeko gogoz etortzea besterik ez. Artea munduari begiratzeko modua izan daitekeela deskubritzea da asmoa, baita geure burua pixka bat hobeto ulertzeko modua ere.

Maushauseko Anabel Varonak eta Carlos Arrutik gidatuko dituzte tailerrak. Urteak daramatzate arkitektura eta artea publiko ezberdinetara hurbiltzen, sormena, jolasa eta pentsamendu kritikoa protagonista dituzten jardueren bidez. Beren irakasteko modua elkarrekin arakatzean, imajinatzean eta eraikitzean oinarritzen da, betiere esperientziatik, jolasetik eta ingurunearekiko errespetutik abiatuta. Horiekin, museoa espazio bizi bihurtzen da, non dena gerta daitekeen.

Local

Chillida Leku – (Deustu – San Pedro plaza)
Jauregi Bailara, 66
Hernani, Gipuzkoa 040 España