Arte garaikidea modu teorikoan ikasteko ikastaroa,beti ere oinarrizko kontzeptuen laguntzarekin. XIX-XX mendeetako mugimendu, artista eta obra nagusiak aztertuko dira. Arte-sorkuntzak Aro Garaikidean izan zituen fenomenoen ikuspegi globala garatuko da. Gainera, mende horietako pinturaren, arkitekturaren eta eskulturaren muga kronologikoak eta testuinguru historikoa definituko dira.
Programa
Arte garaikidearen hastapenak. Kronologia
Neoklasizismoa: estetika berri bat Frantzian. Ezaugarriak: arkitektura, eskultura, pintura. Beste herrialde batzuk. Pradoko museoa
Erromantizismoa: Alemania eta Ingalaterra. Artista nagusiak
Errealismoa Frantzian. Gizarte-gaietako pinturaren garrantzia
XIX. mendeko arkitektura, industria-iraultza, material berriak
Modernismoa edo Art Déco. Ordezkari nagusiak, herrialdeen eta arteen arabera
XX. mendeko arte garaikidea: askatasunaren kontzeptua
XX. mendearen lehen erdiko abangoardia historikoak. Ezaugarri eta ordezkari nagusiak
XIX. eta XX. mendeko arkitektura. Ordezkariak eta eskolak
XX. mendeko obra enblematikoen azterketa